- Hasiera
- Ingurumena
- Pagoeta
Pagoeta
PAGOETA

1998 Irailak 29
Parkearen azalera:
1.335 ha.
Parkearen erdigune eta ardatz dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren Pagoeta eta Altzola finkak, Manterola eta Almizuri erreken goi ibarrekin eta Pagoetako tontorraren inguruekin batera.
Itsasertzaren eta barrualdeko ibarren arteko gune honek erliebe malkartsua du, eta alde handiak daude altitudean. Baso naturalak edo berezko basoak dira nagusi. Ondoren sastrakak daude, goialdeetan bazkaleku ugari eta, baserrietatik gertu, larre eta belardiak. Baso-berritzeak garrantzi handia du, eta Altzolaratz errekaren ezkerraldean egin direnak nabarmendu behar dira.
Orain dela hainbat urtetatik Foru Aldundiaren finka hau Baso Parke bezala erabiltzen da, eta natura babesteko nahiz ingurumen arloko hezkuntza jarduerak egiten dira bertan, parkea era askotako ekipamenduz hornitua baitago: Iturrarango babes etxea, natura eskola eta aterpetxea, erlategi didaktikoa, 1.300 alez osaturiko arboladia, aisialdirako gune zenbait eta Agorregiko ola, besteak beste.