HELVETIA


Broker´s


SUA EDIZIOAK





Aralar kirolak


DYA


Negua Extrem


Mplus


Aralar
ARALAR
parque Parke Natural deklaratutako data:
1994 Apirilak 26

Parkearen azalera:
10.971 ha


DOKUMENTAZIOA
INTERESEKO DATUAK
Aralarko Parke Naturala Euskal Herriko mendigunerik garrantzitsuenetakoa da altitudeari, hedadurari, lurraren erabilerari eta balio naturalei dagokienez. Gipuzkoaren hego-ekialdean dago, Nafarroako Aralarko lurrekin egiten du muga eta lehen mailako paisaia erreferentzia da.

Mendiaren gune nagusia larreetarako erabiltzen da, latxa arrazako ardi kopuru handia modu estentsiboan larratzeko, hain zuzen ere. Berrogeita hamarren bat artzainek dauzkate beren txabolak eta kortak mendilerro honetan, eta haietan bizi dira ganadua mendian dagoenean, maiatzaren azken aldetik azarora bitartean, gutxi gorabehera. Duela milaka urtetatik erabiltzen dituzte larre hauek artzaintzarako, eta horren lekuko dira bertan dauden monumentu megalitikoak: trikuharriak, tumuluak, cromlech-ak eta menhir-ak.

Jendeak zaletasun eta ohitura handia du Aralarko Parke Naturala aisialdirako erabiltzeko. Gipuzkoako landazabalaren erakusgarri diren inguruko herri eta baserriek ere xarma handia daukate, oro har, Aralar bisitatzera doazenentzat. Txindoki bezalako tontor garrantzitsuak, edo monumentu megalitikoak dauzkaten bazkaleku zabalak oso interesgarriak dira mendizalearentzat. Mendiko Federazioak hainbat ibilbide handi eta txiki (GR eta PR) dauzka balizatuta, jolaserako ekipamenduak dauzkaten guneen arteko loturez gainera. Lizarrustiko mendatean Parketxea eraiki da, informazio zentroa eta aterpea dituena.

Kontaktua

Jarraiguzu facebook-en   Jarraiguzu twitter-en

anterior   siguiente
abe 2019
A A A O O L I
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Goi Mendi eskola
 
Eskola Mendizaletasuna
 
Bestelakoak
 
Klubeen irteerak


IKASTAROAK - CURSOS
Gaurko iragarpena
Mapa con la previsión para hoy
Bihar - Etzi