INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA MENDIZALEENTZAT
Eskuartean duzuen liburu honen argitalpenak aurrerapauso garrantzitsu bat suposatzen du euskal mendizaleontzat, gure ingurmena babesterako orduan. Lan honetan aurkeztutako tresnen erabilera egokiak gure kirola praktikatzeko erabiltzen dugun lurraldea babesten lagunduko digu. Ondoren liburuak dituen sail desberdinei buruz laburpen bat egingo da.
Orain dela denbora gutxirarte mendizaleok gure kirola inolako araudirik gabe egiteko aukera izaten genuen. Gaur egun, ingurumenari errespetua igotzen joan den einean, araudi berriak sortzen joan dira eta guri araudi hauek ezagutzea komeni zaigu. Alde batetik mendizale bezela dauzkagun eskubideak izendatzen ditu auraudiak eta bestalde ingurumena babesteko orduan hartu beharreko konpromesuak. Gero eta gehiago dira gure mendietan arazoak sortzen dituzten proiektuak. Proiektu hauen tramitean kolektibo desberdinek parte hartzeko aukera izaten dute eta mendizaleok prosezu hauetan parte hartzea ongi legoke. Mendian, dena den, ez gara gu soilik ibiltzen eta baztutan erabilerari dagozkion arazoak sortzen dira. Alde batetik motordun ibilgailuen erabilera okerra daukagu, naturan eragin handia sortzen duena. Nahiz eta ibilgailu hauen erabilera parke naturaletan ongi zehaztuta izan, lurraldearen beste zatian zulo nabariak daude eta berauek estaltzea ongi legoke. Bestalde ehiztariak ere, garai batzutan, mendian izan ohi dira gure kirola praktikatzerako orduan arazoak sortuz. Herri bideek osatzen dute gure zidorren ardatz nagusia. Bide hauek publikoak diren einean babestuak egon beharko lukete. Azkenik aipatzekoa da araudiak garatzeko orduan ingurumen gaietan informazioak, partehartzeak eta justiziak hartu duen garrantzia. Tresna ugari ditugu ingurumen arloan informazioa eskatu eta parte hartze prozesutan gure iritziak emateko.
Liburu honetan bitartez, gure inguruan dauzkagun baliabide naturalak goraipatzeaz gain, kolektibo bezela eskura ditugun tresnak ezagutaraztea da gure helburua.
Alvaro Arregi
INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA MENDIZALEENTZAT
Noticia enviada el: Martes, 7 de Julio de 2009 por Ingurumen batzordea
