HELVETIA


Broker´s


SUA EDIZIOAK





Aralar kirolak


DYA


Negua Extrem


Mplus


Eskalada Jasangarria Gipuzkoan - FEDME Saria - BBK Mendi Film Festibala

administrazioa-ek bidalita 2019ko Abenduak 2, Astelehena

Atsegin handiz jakinarazten dizuet GMFk FEDMEtik sari bat jasoko duela “Gipuzkoako Eskalada Jasangarria” proiektuari buruzkoa. 2014tik ari gara garatzen eta gure federatu guztiekin konpartitu nahi dugu.

PDF FEDME eskutitza.pdf

Bidezkoa da onartzea honaino iritsi garela, gure proiektuan sinistu eta lagundu duten hainbat erakundeen eta enpresen kolaborazioari esker. Baina, egia da ere, ez zitekeela posiblea izango elkarte batzuen eta gure lanetan laguntzen duten beste hainbat pertsonen partaidetzarik gabe, hala nola, bertako eskalatzaileak, teknikariak, aholkulariak eta beste hainbat pertsonak bezala. Gure esker onik zintzoena batez ere Gipuzkoako Foru Aldundiari, baita ere parte hartzen duten Udaletxei, Helvetia, Broker´s, Camp Base eta Caixa enpresei, Euskal Mendizale Federazioari, Eusko Jaurlaritzari eta noski FEDMEri.

Sari hau eskaintzen diegu heredatu dugun eskaladako guneetako sortzaileei, bideak irikitzen duten eskalatzailei eta ekipatzailei, beraiek direlako eskalada bultzatu dutenak bai Gipuzkoan eta bai beste toki batzuetan ere. Gure esker ona guztioi.

Baita ere gogoratzen dizuegu, dokumental bat egin dugula “Eskalada jasangarria Gipuzkoan” proiektuari buruzkoa, non Bilboko BBK Mendi Film festibalean parte hartuko duen. Gure dokumentalak beste maila handiko lanekin konpartituko du emanaldia. Hain zuzen ere, saria eskaintzen diogu ere BBKaren MFFako Zuzendaritzari, ikus-entzunezko dibulgazio-dokumentu hau egitera animatu gintuenari.

Mila esker denoi.

 

Koldo Sansinenea Rodríguez
Presidentea

PDF BBKMF Sala BBK abend 14 - Egitaraua.pdf

 

 

Kontaktua

Jarraiguzu facebook-en   Jarraiguzu twitter-en

anterior   siguiente
abe 2019
A A A O O L I
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Goi Mendi eskola
 
Eskola Mendizaletasuna
 
Bestelakoak
 
Klubeen irteerak


IKASTAROAK - CURSOS
Gaurko iragarpena
Mapa con la previsión para hoy
Bihar - Etzi