HELVETIA


Broker´s


SUA EDIZIOAK





Aralar kirolak


DYA


Negua Extrem


Mplus


Eskalada Jasangarria Gipuzkoan - BBK MENDI FILM 2019

administrazioa-ek bidalita 2019ko Azaroak 8, Ostirala

“Gipuzkoako Eskalada Guneen berrekipamendu ta mantenimendua” izeneko egitasmoa, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Udal batzuen lankidetzaz aurrera doa. Ondoren Desnivel aldizkariak argitaratutako artikulua.

PDF Desnivel 397-julio-agosto-Zonas Escalada.pdf

Ia sei urte pasa dira jada martxan jarri zenetik, eta hormetako berrekipamendu lanei dagokienez, bukatu berri dugu honez gero aurtengo kanpaina. Eta egitasmoaren zabalkundeari dagokionez, inoiz baino aktiboago egon da egitasmoa, jardunaldi espezializatuetan parte hartu duelako. “I Jornadas Estatales de mantenimiento de Zonas de escalada, Baleira, Lugo, ekainak 1” eta “VII Encuentro de representantes de federaciones en Espacios Naturales Protegidos FEDME, Albufera, Valencia, urriak 26” izan da. Bietan oso harrera ona izan du eta estatu mailako eskalada guneen gestioan erreferentea dela baieztatu dute antolatzaileek nahiz partehartzaileek.

Abenduan ospatuko den BBK Mendi Film 2019 jaialdian ere, izango da egitasmoa “Gipuzkoako eskalada jasangarria” izeneko dokumentala laburra, jaialdiko antolakuntzak onartu duelako Zabalandi izeneko sailean. Jauzi kuantitatiboa izango da egitasmoaren zabalkundean jaialdia eta gero nazioarte mailan ezaguna izango delako.

Egitasmoa hasi zenetik orainoko bidea, zaila, konplexua ta liluragarria izan da. Ez ginateke honeraino iritsiko Federazioarekin batera datozen lankiderik gabe, hau da, hainbat eta hainbat erakunde, entitate eta pertsonak, hobetzen laguntzen digutenak. Hauei esker Gipuzkoako eskalada seguruagoa eta jasangarriagoa izango da urte luzeetan.

Eta gogoratu...
Gozatu eskaladaz segurtasunez. Zaindu zaitez ta zaindu ingurunea. PRAKTIKATU ESKALADA JASANGARRIA!

 

Kontaktua

Jarraiguzu facebook-en   Jarraiguzu twitter-en

anterior   siguiente
aza 2019
A A A O O L I
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Goi Mendi eskola
 
Eskola Mendizaletasuna
 
Bestelakoak
 
Klubeen irteerak


IKASTAROAK - CURSOS
Gaurko iragarpena
Mapa con la previsión para hoy
Bihar - Etzi