HELVETIA


Broker´s


SUA EDIZIOAK





Aralar kirolak


DYA


Negua Extrem


Mplus


Gipuzkoako eskalada guneak - Aritxulegi - Sabotaia

administrazioa-ek bidalita 2019ko Irailak 4, Asteazkena

Jakingo duzue honez gero, abuztuan norbaitek nahita hondatu zituela Aritxulegiko hamar bat anklaje, deskuelgeak, alegia. Ez dugu ezagutzen hau bezalako gertaeraren aurrekaririk Gipuzkoan. Zorionez, bizkor eta ondo konpondu dituzte honez gero CVCEko eskalatzaileek.

Eskalatzaileen segurtasuna nahita arriskuan jartzea oso gai serioa da. Norbaitek bere desadostasuna azaltzeko hartu duen bidea okerra da. Eskalatzaileen komunitate osoaren onuraren alde eskalatzaile pare batek musutruk egin duten lana suntsitzea tristea da benetan.

Gauza bat agerian dago, norbait ez dago ados zerbaitekin. Federaziotik eskua luzatzen diogu bere kezkak edo desadostasunak argi ta garbi guri helarazteko. Gure bitartekaritza eskaintzen diogu, zintzoki konponbidea bilatzen laguntzeko. Hain zuzen ere, iradokizunak, kezkak, edota zalantzak adierazteko GMFren webgunean Oharren Buzoia denon esku dago, esteka honetan: http://www.gmf-fgm.org/Ohar-eta-iradokizunen-buzoia/  Identitatea eman nahi ez badu, lasai erabil dezake buzoia, datuetarako fitxan puntuak jarriaz  (……). Edo bitartekari bat balia dezake. Ziur erantzuna emango diogula bere arazoari.

Kiroleko, naturako eta ondareko balio handiko ezpiegiturak dira eskalada guneak. Eskalatzaile bakar batzuk sortuak dira gainontzekoentzat. Denon LANKIDETZA eta iradokizunak ezinbestekoak dira garapen eta mantenimendu egokietarako. Eta ez ahaztu: “Ondo pasa eskalatzen segurtasunez. Zaindu zaitez zu ta ingurunea (baita anklajeak ere). PRAKTIKATU ESKALADA JASANGARRIA!”

Kontaktua

Jarraiguzu facebook-en   Jarraiguzu twitter-en

anterior   siguiente
aza 2019
A A A O O L I
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Goi Mendi eskola
 
Eskola Mendizaletasuna
 
Bestelakoak
 
Klubeen irteerak


IKASTAROAK - CURSOS
Gaurko iragarpena
Mapa con la previsión para hoy
Bihar - Etzi