HELVETIA


Broker´s


SUA EDIZIOAK





Aralar kirolak


DYA


Negua Extrem


Gipuzkoako Eskola Eskalada: Berdintasun Eskola

administrazioa-ek bidalita 2019ko Otsailak 28, Osteguna

Pasa den ingandean, urtarrilaren 27an Aretxabaletan eskolarteko 1.Boulder Ligaxka ’19aren bi probak osatzen dituzten lehenengo proba ospatu zen. Alebin, infaltil eta kadete mailako 56 eskalatzaile, kirol gune berdina konpartitu zuten zailtasun desberdinetako blokeak gaindituz podiumera igotzeko.

Lehenengo aldiz, denak aukera izan zuten baldintza berdinekin lehiatzeko sexu bereizketarik gabe, bai Gipuzkoan eta Euskadin (seguraski estatu osoan ere) sailkapen mistoa ezarri zen, gehiengoen iritzia aldekoa izan zen sailkapen honi buruz pasa den urtean Tolosan egindako inkestaren emaitzen arabera.  Azpimarratu behar da arduradunen iritzia ziurtatzeko Aretxabaletan berriro inkesta eg¡n genuela eta emaitzak oso garbiak izan ziren: jasotako 27 erantzunetik, 24 alde izan ziren. Eta antolakuntzatik susmatzen zen bezala, bai neskak eta bai mutilak podium egin zuten. Baita ere, bitxikeri bezala, azpimarratu behar da kadete mailan 1. Postua neska eta mutil batek partekatu zuten.

Proba honetan partaideak, rokodromoaren bloke berdinetan lehiatzeaz gain, baita ere adiskidetasuna eta zaletasuna partekatu zituzten. Pozgarria da esatea Gipuzkoako eskolarteko eskalada, berdintasuneko eskola eta kiroltasunaren eredua dela.

Gipuzkoako Mendizale Federazioak Debagoieneko Eskalatzaile Elkarteari eskertu nahi dio primerako antolakuntzarengatik eta partaideei beraien berotasunengatik, baita ere, gurasoei seme-alabei parte hartze bultzatzeagatik, Gipuzkoako Foru Aldundiari lurraldeko Eskola Kiroleko sustatzailea izateagatik, Ibarra Kiroldegiari instalazioak lagatzeagatik eta Izadi-Camp Base laguntzaileari atsegitasunez partaide bakoitzari kamiseta bana emateagatik eta podium egin zutenei opariak banatzeagatik. Gogoratu ekainaren 2an bigarrengo eta azkenengo Ligaxkaren proba ospatuko dela Usabaleko Kiroldegian Tolosan.

PDF Boulder Ligaxka 19 - Sailkapena Aretxabaleta.pdf

 

 

Kontaktua

Jarraiguzu facebook-en   Jarraiguzu twitter-en

anterior   siguiente
urri 2019
A A A O O L I
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Goi Mendi eskola
 
Eskola Mendizaletasuna
 
Bestelakoak
 
Klubeen irteerak


IKASTAROAK - CURSOS
Gaurko iragarpena
Mapa con la previsión para hoy
Bihar - Etzi