HELVETIA


Broker´s


SUA EDIZIOAK





El mundo de los pirineos


Aralar kirolak


Izadi Kirolak


DYA


Negua Extrem


Gipuzkoako Eskolarteko 2.Eskalada Topaketa 17

administrazioa-ek bidalita 2017ko Abenduak 19, Asteartea

Umeek berezko zaletasuna dute igotzeko, horregatik da eskalada horren erakargarria ume eta gazteentzat.

Segurtasunez eskalatzeko baliabideak emanez, soka eta arnes onak, zuzenduko dituzten pertsonak izanda, gazte eskalatzaile adituak, eta toki handi eta egokian elkartzean, rokodromo on batean, hitzorduaren arrakasta aldez aurretik bermatua dago.

Horixe da, hain zuzen ere, pasa den igandean, abenduak 17an, Donostiako Pio Baroja Kiroldegian gertatutakoa, Gipuzkoako Eskolarteko 2. Eskalada Topaketa´17 ospatu baitzen.  Fortuna Kirol Elkarteko eskalatzaile talde gogotsu baten lan bikainari esker antolatu da topaketa. 5 eta 16 urte bitarteko 157 ikasle gipuzkoarrak bildu dira eta maila desberdinetako bideak igoz izugarri gozatu dute, batez ere beraien zaletasuna partekatuz. Hala ere, dudarik gabe, gurasoak gozatu zuten gehien, beraien haurrak paretan nola mugitzen ziren ikusiz.

Eskalada egun hau berdez jantzi zen, Izadi Kirolak eta Charko enpresak kolore honetako kamiseta oparitu baitzuten parte-hartzaile bakoitzari. Eskolarteko eskalada eguneko diploma oroigarri bat jaso zuten guztiek. Olinpiar kirol jaio berria den eskaladak, Gipuzkoan harrobia bermatua dauka.

Ekintza hau Gipuzkoako Foru Aldundiak ikasturte guztietan babesten duen Eskolarteko Kirol Kanpainan kokatzen da, non koordinazio teknikoa Gipuzkoako Mendi Federazioari dagokion.

Ondoren, Fortuna Kirol Elkartearen kronika eta ekitaldiko argazkiak:

PDF Fortuna Kirol Elkartearen kronika.pdf

 

   
   
   
   
   
   
   
   

Kontaktua

Jarraiguzu facebook-en   Jarraiguzu twitter-en

anterior   siguiente
urt 2018
A A A O O L I
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Goi Mendi eskola
 
Eskola Mendizaletasuna
 
Bestelakoak
 
Klubeen irteerak


IKASTAROAK - CURSOS
GIPUZKOAKO MENDIZALE FEDERAZIOA
Gaurko iragarpena
Mapa con la previsión para hoy
Bihar - Etzi