HELVETIA


Broker´s


SUA EDIZIOAK





El mundo de los pirineos


Aralar kirolak


Izadi Kirolak


DYA


Negua Extrem


Haurren artean mendizaletasuna sustatzeko egitasmoa

administrazioa-ek bidalita 2017ko Apirilak 27, Osteguna

Luix Mari Zulaika EHUko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateko irakasle zarauztarrak, umeekin mendiko jardueretan eskarmentu handikoa izanik, “Mendizaletasuna sustatzen haurren artean” egitasmoa gauzatu du GMFrentzat.

Egitasmoko sarreran aipatzen den edukiaren zati bat adierazten da jarraian:

Gauza jakina da industria ondorengo gure gizartea, teknologia berrien zurrunbiloan murgilduta, natura eta ingurugiroari bizkarra emanda bizi dela. Joera berri horiek eragin nabarmena dute hiritarren bizi-ohitura eta bizi-kalitatean. Eremu guztiak baldintzatzen ditu: osasuna, kultura, sozializazioa, aisialdia, balioak, bizi-ikuspegia, lurrarekiko harremana.

Gipuzkoako Mendizale Federazioaren baitan lehendik datorren kezka bat dute buruan: Eskola Mendi programa osatzen duten Mendi Lehiaketako jardueratan, haurren parte hartzea nabarmen jaisten ari dela azken urteotan (bereziki asteburuetan antolatutako jardueratan). Arazoaren larritasunaz kezkatuta, Euskal Herriko Unibertsitatearekin harremanetan jartzea erabaki dute egoera aztertu eta irtenbideak aurkitzen ahalegintzeko.

Hainbat hilabetetako landa lana eta ikerketa burutu ondoren txosten hau idatzi da. Txosten hau ondorengo atalek osatzen dute:

  • Ikerketa prozesu honetan eman diren urratsak
  • Egoeraren diagnostikoa (parte hartzearen bilakaera)
  • Egoera ulertzen laguntzeko hainbat aldagai
  • Proposatutako 100 neurri parte hartzea areagotzeko
  • Material osagarria. Eranskinak

 

Txosten osoa hurrengo dokumentuan:

PDF GMF 2016 ikerketa Eskola Mendi.pdf

Kontaktua

Jarraiguzu facebook-en   Jarraiguzu twitter-en

anterior   siguiente
mai 2017
A A A O O L I
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Goi Mendi eskola
 
Eskola Mendizaletasuna
 
Bestelakoak
 
Klubeen irteerak


IKASTAROAK - CURSOS
GIPUZKOAKO MENDIZALE FEDERAZIOA
Gaurko iragarpena
Mapa con la previsión para hoy
Bihar - Etzi