HELVETIA


Broker´s


SUA EDIZIOAK





El mundo de los pirineos


Aralar kirolak


Izadi Kirolak


DYA


Negua Extrem


Gipuzkoako eskalada eskolak - Diagnostikoa

administrazioa-ek bidalita 2016ko Irailak 5, Astelehena

Azkeneko bi urteetan zehar Gipuzkoako 17 eskalada eskoletako bide kopuru handi bat berrekipatu da, gure lurraldeko eskaladari bultzada on bat emanez. Foru Aldundiak jakinerazi digu berrekipatutako 17 eskola horiek sartuko direla Kiroletako azpiegiturak zaharberritzeko eta ordezteko hiru urteko plan berrian 2017-2019. Hala, landutako bideetan mantenimendu lanak egin eta oraindik ikutu ez direnak berrekipatzen joan ahal izango da.
 
Lanak planifikatu ahal izateko, eskalatzaileoi laguntza eskatzen dizuegu. 17 eskola (zerrenda ikusi) horietako batetan konpondu beharreko hutsak ezagutzen badituzu, mesedez, adierazitzazu ahalik eta zehatzen zerrenda bukaeran deskargatu daitekeen hutsen fitxa. Bidaltzeko epea: lehenbailehen.

Gipuzkoako Eskalada Eskoletako Berrekipamendua egitasmoaren barruan, 2014. eta 2015.ean zehar 17 eskola landu dira, jarraian zehazten direnak:

  • Arkale, Aritxulegi eta Aiako Harria-Muganix, Oiartzun
  • Ezkue-Tximistarri, Pasaia
  • Santa Bárbara, Hernani
  • Aizkorri eta Amasola-Leitzaran, Andoain
  • Zazpiturri,Amezketa
  • Txindoki eta Ausa Gaztelu, Abaltzisketa
  • Garagartza, Parzonería
  • Jentilbaratza, Ataun
  • Atxorrotz, Eskoriatza
  • Atxuri eta Araotz, Oñati
  • Saturraran eta Olatz-Kobalde, Mutriku

 HUTSEN FITXA




Kontaktua

Jarraiguzu facebook-en   Jarraiguzu twitter-en

anterior   siguiente
mai 2017
A A A O O L I
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Goi Mendi eskola
 
Eskola Mendizaletasuna
 
Bestelakoak
 
Klubeen irteerak


IKASTAROAK - CURSOS
GIPUZKOAKO MENDIZALE FEDERAZIOA
Gaurko iragarpena
Mapa con la previsión para hoy
Bihar - Etzi