HELVETIA


Broker´s


SUA EDIZIOAK





Aralar kirolak


DYA


Negua Extrem


Mplus


Gipuzkoako Eskalada Eskolak - Berrekipamendua 2014 - Aiako Harria - Txurrumurru

administrazioa-ek bidalita 2015ko Azaroak 9, Astelehena

Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Mendizale Federazioaren artean eskalada eskolak berrekipatzeko proiektu bat martxan jarri dugu. Egitasmo honen barruan eskaladak babestutako espeziengan izan dezakeen eragina gutxitzen saiatzen ari gara.

Eskaladarako erabiltzen diren harkaitzezko hormak hainbat flora eta fauna espezieen habitata dira eta espezie horiek eta bere habitatak kontserbatu ahal izateko, eskalada arautu beharra dago, inolako kontrolik gabe eginez gero, espezie horietako batzuk kaltetuak suertatu baitaitezke.

Kasu honetan, Aiako Harriko Txurrumurru eskolan mehatxatutako espezieak bizi direla jakinarazi digute Foru Aldundiko teknikariek eta ondorioz, mehatxatutako espezie hauek babesteko helburuarekin eskola honetan ezin dela eskalatu  adierazi digute. Gipuzkoako Mendizale Federazioak, irizpide tekniko hauetan oinarritako erabakia bete eta eskola desekipatuko du eta eskalatzaile guztiei jakinarazten die ezin dela bertan bide berririk ireki.

          

Kontaktua

Jarraiguzu facebook-en   Jarraiguzu twitter-en

anterior   siguiente
aza 2019
A A A O O L I
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Goi Mendi eskola
 
Eskola Mendizaletasuna
 
Bestelakoak
 
Klubeen irteerak


IKASTAROAK - CURSOS
Gaurko iragarpena
Mapa con la previsión para hoy
Bihar - Etzi