Mendi eskia eta Elur mota guztiak jaisteko tekniken ikastaroak
administrazioa-ek bidalita 2012ko Otsailak 8, Asteazkena
Ireki dira otsailak 26-26an eta martxoak 10-11an izango diren mendi eskia eta elur mota guztiak jaisteko tekniken ikastaroetarako izen emate epeak. Ikastaroak Zurizan eta Luz Ardiden / La Mongie-Baregesen izango dira eta honako helburuak dituzte:
Mendi eskia: (Otsailak 25-26 - Zuriza)
- Hastapena. Eski igoaldiak. Mendiko eskiaren oinarrizko teknikak menderatzea.
- Trebakuntza. Eski zeharkaldiak. Mendiko eskian mota eta zailtasun guztietako ibilbideak egiteko teknikak menperatzea.
Elur mota guztiak jaisteko teknikak: (Martxoak 10-11 Luz Ardiden / La Mongie-Bareges)
Elur mota desberdinetan segurtasun handiagoz eta ahalegin txikiagoa eginez jaisteko behar dituen ezagutza teknikoak eman eskiatzaileari.
Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero sartu hurrengo lotunean:
http://www.gmf-fgm.org/l_kurtsoak.php











