Glaziare Alpinismo ikastaroa - 2012ko Martxoak 17 eta 18
administrazioa-ek bidalita 2012ko Urtarilak 23, Astelehena
Ireki da Martxoak 17 eta 18an izango den Glaziare Alpinismo ikastarorako izen emate epea. Ikastaroan helburua hauek diora:
- Hastapena: Ezagutza teoriko praktikoak eskuratu ingurune glaziarean autonomiaz eta segurtasunez 40-45º arteko aldapak dituzten bide errazetatik igotzeko. Soka, piolet bat eta kranpoien oinarrizko erabilera glaziareko tenkaketarik edo enkordamendurik gabe.
- Trebakuntza: Ezagutza teoriko praktikoak eskuratu ingurune glaziarean autonomiaz eta segurtasunez 60º-65º arteko aldapak dituzten erdi mailako zailtasuneko bideak igotzeko. Sokaren erabilera aurreratua eta trakzio pioletaren hastapena. Glaziareko tenkaketa edo enkordamendua.
Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero sartu hurrengo lotunean:
http://www.gmf-fgm.org/l_kurtsoak.php










