Izotz eskalada ikastaroa - Otsailak 18 eta 19
administrazioa-ek bidalita 2012ko Otsailak 27, Astelehena
Eguraldiagatik ikastaroaren datak aldatu ostean oraindik tokia dago Otsailak 18 eta 19ko Izotz Eskalada ikastaroan. Ikastaroa Bielsan izango da eta honako edukiak landuko dira:
- Materiala eta Tresneria (gainbegirada tresneriari eta zehatza azaldu, material berrien bilakaera; pioletak, botak, kranpoiak, torlojuak, disipadorak, kakoak, dragonerak)
- Kranpoi eta pioleten erabilera aurreratua (urjauzi izoztuetako trakzio pioleta, pioleten ainguraketa , kranpoien teknika, gorputzaren kokaera mugitzean)
- Progresio edo aurrerapen teknikak (bilerak izotzetan, torlojuen arteko tartea, hirukiaren blokeoa, sokataldean ibili, lehenbizikoari aseguratu eta bigarrenari, erorketa faktorea)
- Segurtasun teknikak (izotzetako torlojuen instalakuntza, rapelak, abalakob )
Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero sartu hurrengo lotunean:









