FAIL (the browser should render some flash content, not this).

Mendi Lehiaketa:

Mendirako zaletasuna bultzatzeko asmoz antolatu ohi dugu eskola arteko mendi lehiaketa. Parte hartu ahal izateko urriaren bukaera baino lehen eman behar da izena Gipuzkoako Foru Aldundian.

Gipuzkoako edozein ikastetxek har dezake parte, nahi duen eskola-ume kopuruarekin, benjaminetatik hasi eta kadeteetaraino. Izena ematea dohainik da.

Helburu hauek bete behar dira sailkatzeko: Euskal Herriko bost tontorretara igo, senderismoko ibilbide motz bat (PR) ibili eta martxoko ibilaldi neurtuetako batean parte hartu.
      

Lehiaketaren amaieran Finalistaren Eguna ospatzen da, Gipuzkoako eskola mendizaletasunaren festa; bertan egiten da sari banaketa, bai eta mendiko material ugariren zozketa ere partaide guztien artean.

XXIV. Mendi Lehiaketari buruzko oharrak: Mendi Lehiaketa 10-11 

2011ko Ibilaldi Neurtuen eta Finalistaren Egunaren datak eta lekuak: 10-11ko egutegia  

Mendi Lehiaketan parte hartzen duten ikastetxeak, 2011ko ekainaren 10a baino lehen Jardueren Partea, 3.eranskina 10-11, interneten bitartez bidaliko dute Gipuzkoako Mendizale Federaziora.

  Mendi Lehiaketari buruzko zehaztasunak hemen:

http://www.kirolzerbitzua.net/eskolakirola/op8-1eus.asp

 BIDEO GUNEA

Finalistaren Eguneko jaia nolakoa den eta zein girotan garatzen den ezagutu nahi baldin baduzu, ikuska itzazu ikusentzuneko interesgarri hauek.

 

 Finalistaren Eguna 2009 - EIBAR (bideoa)


Finalistaren Eguna 2008 - ORIO (bideoa)

 

 Finalistaren Eguna 2007 - DONOSTIA (bideoa)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


 

 

anterior   siguiente
ira 2010
   L   M   M  J   V   S   D
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Goi Mendi eskola
 
Eskola Mendizaletasuna
 
Bestelakoak

Gaurko iragarpena
Mapa con la previsión para hoy
Bihar - Etzi