HELVETIA


Broker´s


SUA EDIZIOAK





El mundo de los pirineos


Aralar kirolak


Izadi Kirolak


DYA


Negua Extrem



Zidorrak

 

2009 eta 2010 urteen artean aldaketa handiak eman dira Gipuzkoako zidorren inguruan. Alde batetik Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako zidorren sare forala bultzatu du eta bestalde, Gipuzkoako Mendizale Federaziotik Gipuzkoako zidor guztien gainbegiratze lanak burutzen ari gara.

Gaur egun, sare Foralaren barruan egongo liratekeen zidorrak:

- Aiako Harria: Sare berria gauzatu eta homologatu da.

- Aralar: azken homologazioa emateko aldaketa txiki batzuk eman behar dira.

- Aizkorri-Aratz: sare berria diseinatu da baina oraindik ez da gauzatu.

- Pagoeta: lehengo sarea dago.

- Talaia ibilbidea (GR 121arekin bateratzen dena): Hondarribia eta Donostia artean gauzatuta dago.

- Gaztaren ibilbidea (GR 283): pinturaz balizatuta dago baina oraindik ez dago ez seinalerik ez panel informatiborik.

Etorkizun batean, GR 121 osoa eta Gipuzkoako beste GR gehienak sarearen barruan sartzea da asmoa.

Saretik kanpo geratzen diren zidorren gainbegiratze lanak bukatu dira 2010ean eta orain Goierri eta Tolosaldekoa eskualdeetan zaharberritze lanak gauzaten ari dira.

 

ZIDORREI BURUZKO INFORMAZIOA:

SARE FORALA: http://www.gipuzkoamendizmendi.net/

BESTE ZIDORRAK: www.gipuzkoaoinez.net (gainbegiratzen)

Kontaktua

Jarraiguzu facebook-en   Jarraiguzu twitter-en

anterior   siguiente
uzt 2017
A A A O O L I
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Goi Mendi eskola
 
Eskola Mendizaletasuna
 
Bestelakoak
 
Klubeen irteerak


IKASTAROAK - CURSOS
GIPUZKOAKO MENDIZALE FEDERAZIOA
Gaurko iragarpena
Mapa con la previsión para hoy
Bihar - Etzi