- Hasiera
- Federatu lizentzia
Federatu lizentzia federazio honetako afiliatua
den mendi elkarte baten bitartez tramitatzea
ezinbesteko betebeharra da. Mendiko 86 elkarte
dira Gipuzkoan.
Bai istripu asegurua eta bai Pyrenaica
hiruhilabetekariaren harpidetza dauzka barnean.
Aseguru honek estaldura mota desberdinak ditu:
- Geografikoak: estaturako, Frantziako eta Andorrako Piriniorako, mundurako eta espedizioetarako. Mailakatuta daude estaldurok, hau da, edozein estaldura geografikok behekoak dauzka barnean. Estaturako estaldura derrigorrezkoa da eta besteak aukerakoak.
- Jardueretakoak: oinarrizkoa (ibilaldiak, eskalada, alpinismoa, mendiko eskia, etabar), alpetar eskia, snowa eta mendiko txirrinda edo BTTa. Oinarrizko estaldura derrigorrezkoa da eta besteak aukerakoak.
Urtarrilaren 1etik abenduaren 31rainoko indarra edo balioa du. Urtea amaitu baino lehen tramitatzea komenigarria da, baina, abuztua ezik, urteko edozein arotan tramita daiteke; beti ere urteko kuota osoa ordaindu behar da.
Adinari dagokion kategoriaren eta aukeratutako estalduraren arabera, kuota desberdinak dira, noski (ikus, “mendikoweb.com”).
Argibide gehiago nahi baduzu, hots egiguzu edo hurbildu zaitez guregana, harretarako ordutegian: astelehen, asteazken eta ostegunetan 11:00etatik 13:50etara eta 17:00etatik 19:50etara.
EMFren Lizentziak kudeatzeko aplikazioa.
EMF-Lizentzia izapidetzeko araudia.pdf
Prezioak 2012.pdf
Hemen eskuratzen dizuegu Broker´s - Helvetia, Euskadiko Mendizale Federazioko lizentziaren aseguruetxeari dagokion informazioa. (Istripu poliza, erantzunkizun zibileko poliza bai eta adostutako zentroak ere)
2012 Broker´s Póliza de Accidentes.pdf
2012 Broker´s Póliza RC.pdf
Adostutako zentruak - Centros concertados.pdf
2012 Istripu aseguru eskuorria.pdf
Federatzeko arrazoiak - 2012 - Mil razones para federarse.pdf









