HELVETIA


Broker´s


SUA EDIZIOAK





Aralar kirolak


Izadi Kirolak


DYA


Negua Extrem





Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundia (GFA) eta Gipuzkoako Mendizale Federazioaren (GMF) artean sinatutako hitzarmenen bidez “Gipuzkoako Eskalada Guneen Berrekipamendua eta Mantenimendu” proiektua martxan jarri genuen. 2014ko eta 2015eko urteen artean posible egin zuten eskalada bide kopuru handi bat berrekipatzea gure lurraldeko hainbat eskalada gune garrantzitsuenetan. 2017an bi entitateak sinatu genuen 2020ra arte hitzarme berri bat hainbat urtetarako baliotasuna ziurtatzen duena, etorkizuneko egonkortasuna bermatuz.

Hurrengo guneak dira hitzarmen honen helburuak: Txindoki eta Ausa Gaztelu (Abaltzisketa); Zazpiturri (Amezketa); Aizkorri eta Amasola-Leitzaran (Andoain); Jentilbaratza (Ataun); Atxorrotz (Eskoriatza); Santa Barbara (Hernani); Olatz eta Saturraran (Mutriku); Arkale, Aritxulegi eta Aiako Harria (Oiartzun); Atxuri eta Araotzeko 5 sektore (Oñati); Garagartza (Gipuzkoako eta Arabako Patzuergoa); Ezkue-Tximistarri (Pasaia).

Nahiz eta erabateko segurtasuna naturan ez egon, gure lana gidatzen duen eredua zera da “Gipuzkoan gure gainbegiratzearen pean dauden eskalada guneetan eskaladaren praktika txikiagotzea”. Hura lortzen dugu kalitate-estandarrak betetzen dituzten materialak jarriz. Aipaturiko materialen artean “anklajeak” nabarmentzen ditugu. Proiektuaren elementu nagusia eta ikusgarriena da. Kudeaketen gehiengoa pieza metaliko hau “iraunkorra, fidagarria eta, batez ere, kiroletako azpiegitura hauetako erabiltzaileei konfidantza transmititu diezaien egiten dugu: hau da, eskalatzaileei. Azken finean, kirolariek goza dezakete goi-mailako segurtasunarekin, kiroletako diziplina praktikatuz nahiz eta, ez dezagun engaina, halako arrisku batzuk berekin ditzake.

Aurreko helburua garrantzitsua bada, funtsezkoa da ere komunitate eskalatzaileari sentikor bihurtzea eskalada jasangarriaren praktikaren garrantzian”. Lortzeko, GFArekin kolaborazio estuan lan eginten dugu espezieen eta natur ingurunearean babesean. Hainbat ekimen burutu ditugu norabide honetan. Bat, probintziaren eskalada gune guztietan espezie babestuen ikerketa izan da, GFAko baso teknikariek eginda. Ikerketa honek eskaladaren ingurumenaren erregulazioa gauzatzea baimendu du, foru erakundearekin hitzartuz, identifikatutako hiru guneak kolore bitartez ezartzen direnak (berdea, horia eta gorria), bakoitzak duen murrizketa motaren arabera. Eskalada jasangarriari dagokionez beste ekintzak oso interesgarri batzuk ere burutu dira. Haien guztien konbinazioaren bitartez eskalada bateragarri egiten da harkaitzetan bizi diren espezieen babesarekin.

Erakunde desberdinetako lankidetzaren bitartez proiektu hau egia bilakatu da: Gipuzkoako Foru Aldundia, inplikatutako Udaletxeak, mendi elkarteak, eskalatzaileak, Pyrenaica, Euskal Mendizale Federazioa, Helvetia Aseguruak eta Broker´s artekaritza. Mila esker guztiei!

GMFko webguneko sail honetan, 17 guneen ezaugarriak, kokapenak eta fitxa teknikoen informazio zabala dago, beste dokumentu interesgarri batzuk osagarri bezala, segurtasunari buruzko aholkuak eta naturaren babesa.

GOZATU ESKALADAZ SEGURTASUNAREKIN, PRAKTIKATU ESKALADA JASANGARRIA!

 

 

 

PDF Pasado, presente y futuro del reequipamiento.pdf

PDF Pyrenaica-2015eko Uztaila.pdf

PDF Berrekipamendua-Txostena - CIMA2015-PwPt.pdf

PDF Eskalada Eskolak Udalerriak.pdf

PDF Jakinarazpena Txurrumurru.pdf

PDF Berrekipamendua 2014 - Azaroko zirkularra.pdf

PDF Berrekipamendua 2014. Iraileko zirkularra.pdf

PDF Berrekipamendua 2014-Zirkular informatzailea.pdf

PDF Pyrenaica-Diagnóstico 2013.pdf

 

 

 

Enpresa kolaboratzaileak:

   
 

Kontaktua

Jarraiguzu facebook-en   Jarraiguzu twitter-en

anterior   siguiente
aza 2018
A A A O O L I
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Goi Mendi eskola
 
Eskola Mendizaletasuna
 
Bestelakoak
 
Klubeen irteerak


IKASTAROAK - CURSOS
GIPUZKOAKO MENDIZALE FEDERAZIOA
Gaurko iragarpena
Mapa con la previsión para hoy
Bihar - Etzi